Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 azaroak 6 • 19:00

Tabakalera

4,50 €

Hizkuntza: aleman
Azpitituluak: gaztelania
96 minutu

El cebo pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Ladislao Vajda zuzendariaren El cebo (Espainia-Suitza-AEF) filmaren proiekzioa.

Beldurrezko zinema espainiarraren klasiko bat, Friedrich Dürrenmatt suitzar idazlearen argumentu batean oinarritua. Gidoian parte hartu zuen, eta handik hilabete batzuetara nobela moduan argitaratu zuen, Das Versprechen izenburuarekin (amaiera aldatuz). Neska bat hilda agertzen da Suitzako herri txiki bateko basoan. Berehala zabaltzen dira hilotza aurkitu zuen saltzaile ibiltariari buruzko susmoak. Mattei komisarioak bakarrik du zalantzan haren erruduntasuna, baina erretiroa hartu berri du, eta lankide baten esku utzi du kasua. Aireportuan, hegazkina aireratzeko zorian dagoenean, Matteiri eskolako haurrek kontatutako xehetasun batzuk datozkio burura. Hortaz, bidaia atzeratzea eta kasua ikertzea erabakitzen du.

  • Espainia-Suitza-AEF
  • Zuzendaritza: Ladislao Vajda
  • Ekoizpena: Lazar Wechsler / Chamartín Producciones y Distribuciones, CCC Filmproduktion, Praesens Film
  • Gidoia: Friedrich Dürrenmatt, Hans Jacoby, Ladislao Vajda
  • Argazkia: Heinrich Gärtner
  • Musika: Bruno Canfora
  • Muntaketa: Hermann Haller
  • Aktoreak: Heinz Rühmann, Sigfrit Steiner, Siegfried Lowitz, Michel Simon, Albert Lieven, María Rosa Salgado, Gert Fröbe

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...