Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatura jazarriak

2023 maiatzak 16 • 19:00

San Jerónimo (Liburutegi Nagusia)

Hizkuntza: gaztelania

Doan aretoa bete arte

Mijail Bulgakov idazlea

Literatura jazarriak zikloaren barnean Mikhail Afanasievitx Bulgakov idazleari buruzko hitzaldia eskainiko du Enrique J. Vercher García unibertsitateko irakasleak.

Mikhail Afanasievitx Bulgakov (Kiev, 1891- Mosku, 1940). Mediku, eleberrigile eta antzerkigile errusiarra. Medikuntza ikasi zuen eta ospitale militar txiki bateko zuzendari gisa lan egin zuen. Literaturako prestakuntza sendoa zuenez, eta antzerkiarekiko eta operarekiko maitasuna zuenez, medikuntza utzi eta idazteari ekin zion. Gerren, gaixotasunen, gosearen eta herrialdea astindu zuten aldaketa latzen ondorioz bizi izan zituen esperientzia gogorrak bere lanetan islatzen dira, antzerkia eta bere eleberriak tiraniaren aurka deskargatzeko eta bidegabekeria kritikatzeko erabili zituen. Horregatik, bere lanetako asko bere jaioterritik kanpo argitaratu ziren, eta hil arte ez ziren argitaratu. Euskarara itzulitako obra nagusien artean ditugu Txakur-bihotza eta Mediku baten oroitzapenak.

Enrique J. Vercher García (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Irakaslea, ikertzailea, itzultzailea eta idazlea. Itzulpengintza Zientzietan doktorea Boloniako Unibertsitatean eta Eslaviar Filologian Granadako Unibertsitatean, eta Filologia Hispanikoan eta Eslaviar Filologian lizentziatua. Errusia, Italia, Britainia Handian eta Espainian aritu da irakasle eta ikertzaile.

Antolatzailea

Ateneo Guipuzcoano

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...