Hizkuntzak
Boli, bili, boli Pantzart

Apirilaren 11ko oharra (10:00)
Espazio eta ordu aldaketa: Larrotxeneko aretoaren hobekuntza lanak direla eta, emanaldia Intxaurrondo Kultur Etxeko areto balioanitzean izango da 17:00etan.
Boli, bili, boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Pantzart konpainiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu dira, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.
Lehen aldiz estreinatu zenetik 80 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdietan.
Adina: 2-6 urte