Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Poesia eta musika

2026 abenduak 22 • 19:00

Antzoki Zaharra

10 €

Hizkuntza: euskara

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin

Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek ideiak, kantuak eta proiektuak sarri partekatzen zituzten garaian sortu zen Bitartean heldu eskutik (Susa) liburua. 25 urte geroago, urteurren honek berriro elkartuko ditu bi sortzaileak, poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun intimo eta berezian, XXI. mendearen hasiera hartako sormen-energia berreskuratzen duena.

Duela 25 urte argitaratu zen Durangoko Azokan euskal poesia garaikideko libururik esanguratsuenetako bat da Bitartean heldu eskutik.

Jon Kortazar kritikariak "iraultza lasaia" deitu zion: poesia argia eta hiritarra zen, pertsona konkretuen istorioak kontatzen zituena —migratzaileak, emakume langileak, adikzioak zituzten pertsonak, trans pertsonak, arrantzaleak—, eta berehala itzuli zen gaztelaniara, frantsesera, ingelesera eta errusierara. Liburuko poema bat, Maiatza / May, The New Yorker aldizkariaren mendeurreneko antologian argitaratu da berriki.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...