Hizkuntzak
Bidutzi Benetan Be Teatro
Benetan Be Teatroren Bidutzi hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako musikaz beteriko umorezko antzerkia da. Elkarrekin, txiki eta heldu, beldurtzera jolastuko gara. Bizitzaren atal batetik bestera igarotzerakoan oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna eta elkarren eskutik helduta barre egingo dugu.
Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori… “Ez sartu, batez ere munstro, kokomarro ala mamua bazara. Ez sartu!” Noski, kaiola barruan sartuko da. Harrapatuta geratuko da...
Gizaki eta munstro, munstro eta mozorro, elkar lagunduko dute pasarte batetik bestera igarotzen urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.
Testua eta zuzendaritza artistikoa: Patricia Urrutia. Zuzendaritza: Elena Olivieri. Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga, Juanma Rodriguez. Musika: Josu Aginaga. Eszenografia: Olatz Pozo. Txotxongiloak: Maia Skovush. Argiztapen diseinua: Ander Etxebarria, Aitor Etxebarria. Jantzitegia: Maite Lopez, Garazi Magunagoitia.
Adina: + 3 urte
