Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

2025 urtarrilak 14 • 19:00

Intxaurrondo K.E.

Hizkuntza: euskara

Artxipelagoa komikiaren azaleko irudi zati bat

Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Martin eta Xabier Etxeberria anaiek (Zarautz, 1974) idatziriko eta Alex Sanvik (Portugalete, 1970) marrazturiko Artxipelagoa (Elkar, 2023) komikiaz hitz egingo dute. Etxeberria anaiak bertan izango dira.

Martin eta Xabier Etxeberria anaiei Lizardi Saria eman zieten haur literaturako ipuin bat, Airean ere negu usaina nabari da (1999, Erein), elkarrekin idazteko saiakera egin zutenean. Ordutik, sortzaile tandem gisara, lan ugari idatzi dituzte bai haur literaturan, bai helduen literaturan eta baita azkenaldian komikigintzan ere. Edozein modutan, norberak bakarka lan gehiago argitaratuak ere baditu

Artxipelagoa Etxeberria anaiek eta Oier Aranzabalek sortu eta garatu zuten soinu fikzioa izan zen hasiera batean. EITBPodkast plataforman aurkeztu zen 2021ean. Ondoren, websaila ere izan zen, eta orain berriz, Alex Sanvi marrazkilariaren adaptazioa dugu komiki formatuan. Artxipelagoa 2103. urtean kokatzen den istorio distopikoa da. Bertan berotze globalak eta poloen urtzeak eragindako itsas mailaren igoerak sortuko duten mapa mundial berrian abentura izango da ardatz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...