Hizkuntzak
Gerra eta umeak Yolanda Arrieta
Oharra
Izen-ematea: Aldez aurretik saioetarako izena eman behar da [email protected] helbidean.
Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrietaren eskutik.
Hiru saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak” , klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork. Lehenengo saio honetan gerrari buruz hitz egingo da eta Leire Bilbaoren Klera zeneko lan esanguratsu eta sarituan sakonduko dugu.
Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango da eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko dira. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie helduei.
Hurrengo saioak:
-
Martxoak 12. Zer egin idazketarekin. Baliabideak, giroak eta dinamikak.
-
Apirilak 16. Zer izan, nor izan. Literatura-solasaldia irakurle gazteak gogoan direla.
Laguntzailea
