Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literatur solasaldiak

Iragandako ekitaldia

Haur Liburutegi Nagusia

Hizkuntza: euskara
90 minutu

Yolanda Arrieta Malaxetxebarria

Oharra

Izen-ematea: Aldez aurretik saioetarako izena eman behar da [email protected] helbidean.

Haur eta gazte literaturan murgildu nahi duten helduentzako irakurketa kluba, Yolanda Arrieta Malaxetxeberriaren eskutik.

Saio hauetan, haurrei zuzendutako literaturako “altxorrak”, klasikoak eta berriak ezagutzeko aukera izango dute guraso, irakasle eta interesa izan dezakeen edonork.

Hirugarren saio honetan nortasunari buruz hitz egingo da eta Irati Goikoetxea Asurabarrenaren Nor zeneko lan esanguratsuan sakonduko dute.

Liburu hauek ezagutzeaz gain, literaturaren aitzakiaz, batetik bizitzaz hitz egiteko aukera izango da eta bestetik, liburu hauekin landu daitezkeen dinamika ezberdinak ere ezagutuko dira. Azken batean, modu praktikoan haurren artean irakurzaletasuna sustatzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie helduei.

Laguntzailea

Galtzagorri Elkartea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...