Web mapa
Hizkuntzak
Haurrak Haurrak Haur antzerkia

Iragandako ekitaldia

Gazteszena (Egia)

5 €

Hizkuntza: euskara

Arrainak bihotzean irudia

Mar Mar Teatro konpainiaren Arrainak bihotzean antzezlanean Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Adina: +3 urte

Zuzendaritza: Mar Mar Teatro eta Getari Etxegarai. Jatorrizko ideia eta poemak: Leire Bilbao. Dramaturgia: Mar Mar Teatro. Panpinak eta Atrezzoa: Javi Tirado. Jantziak: Noemi Loiti. Diseinu grafikoa: Ane Pikaza. Aktoreak: Garoa Bugallo, Aritza Rodriguez eta Maitane Serrano. Musika: Unai Laso. Soinu espazioa: Igor Iglesias. Argi diseinua: Maitane Serrano. Ekoizpena: Mar Mar Teatro.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...