Hizkuntzak
Baserritarrak Muxin eta Zapotxin
Muxin eta Zapotxin pailazoen Baserritarrak haur antzerkia Ekialdeko Barrutiko Elkartruk egitarauaren baitan.
Muxin eta Zapotxin baserrira iritsiko dira beraien Amona Mirentxuri bisita egitera. Honek, segituan lanean jarriko ditu bi pailazoak eta baserritarrek lana gogotik egiten dutela ikasiko dute. Amonari lagunduko diete, baina beraien erara… Bihurrikerien, jolasen eta kantuen bidez! Lanean dabiltzala, baserriko animaliekin ere elkartuko dira: Baldomero txerri baldarrarekin, Karmelo oilar lotiarekin, Begotxu behi pinpirinarekin eta Ximon zozo kontrabandistarekin. Batzuek lagundu egingo diete eta besteek ez hainbeste.
Elkartruk Ekialdeko Barrutiko batzarretik sortutako proposamena da auzotarrei batzarra osatzen duten elkarteetan egiten den guztia ezagutzera emateko.
Antolatzailea
Laguntzailea
