Hizkuntzak
Araya 1959

- Venezuela-Frantzia.
- Zuzendaritza: Margot Benacerraf.
- Ekoizpena: Caroni Films, Les Films de l'Archer.
- Gidoia: Pierre Seghers, Margot Benacerraf.
- Argazkia: Giuseppe Nisoli.
- Musika: Guy Bernard.
- Muntaketa: Pierre Jallaud.
- Aktoreak: José Ignacio Cabrujas.
Venezuelako iparraldean dagoen gatzaga naturala da Araya, orain dela 500 urtez geroztik ustiatzen dena. Irudi ikusgarriak eta poetikoak biltzen dituen film honetan, Margot Benacerrafek gatzgileen artisau-lana erretratatzen du 50eko hamarkadaren amaieran, industrializazioak eta aurrerapen teknologikoek haien bizimoduari azkena eman aurretik. Zinema latinoamerikarraren klasiko bat, 1959ko Cannesko Zinemaldian aurkeztua eta saritua.
ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak
Antolatzailea
Laguntzailea