Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

Hizkuntza: euskara
Azpitituluak: gaztelania
70 minutu

Arantzazu. 36 zm, 5 Mende, Herri 1

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua.

Horregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.

Ondorengo solasaldia: Pello Sarasua (dokumentalaren zuzendaria), Naiara Goia (Arantzazulab-eko zuzendaria) eta Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarra .

Informazio gehiago: Arantzazu (dokumentala).

Oharra

Gonbidapenak apirilaren 2tik aurrera eskuragarri Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugeniako lehiatilan, baita web honetan ere (goizeko 11:30ean aktibatuko da botoia).

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...