Hizkuntzak
Agur, puxika, agur! Liburu Baby Kluba online
Iragandako ekitaldia
Hizkuntza: euskara
5 minutu

Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera den Liburu Baby kluba programaren baitan, online saio berri bat eskainiko da.
Agur, puxika, Agur! izeneko ipuina kontatuko du saio honetan Mestiza Elkarteko Mónica Graciak. Saioa Okendo Kultur Etxeko liburutegian grabatu da. Alberdania eta Ediciones Ekare argitaletxeak argitaratu du Agatha Loth-Ignaciuk idatzi eta Matgorzata Nowakek ilustratutako liburua.
Adina: 0-3 urte bitarteko haurrak eta haien familiak.
Liburu Baby Kluba online saio guztiak Youtubeko kanaleko zerrenda honetan pilatzen dira.