Web mapa
Hizkuntzak
Festak Festak

Goizeko 11:30ean, eta omenezko meza batekin Santa María basilikan, hasiko dira gure hirian 1813ko abuztuaren 31n izandako gertaerak gogoratzeko ekitaldiak. Ondoren, 12:45ean, udal agintariek lore-eskaintza egingo dute Itsasoko Atean (Portaletas).

Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, oroitzapenezko desfilea egingo da Zuloaga plazatik non hiriko hainbat danborradatako ordezkariek parte hartuko duten hiria hartu eta erre zutenean hildako pertsonak omentzeko.

Gaueko 21:30ak aldera, eta hiriko hainbat elizatan kanpaiak jo  eta Apaizen pasealekua "erre"ondoren argiak itzaliko dira, kandelak piztu abuztuaren 31 kalean eta abesbatzek amaiera emango diote 1813an izandako gertakari mingarrien oroitzapenezko jardunaldiari.

Antolatzailea

Donostia San Sebastián Festak

Laguntzailea

Kañoyetan Elkartea eta Asociación Donostia 31 Kultur Taldea

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...