Web mapa
Hizkuntzak
Literatura Literatura Literaktum

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Club aretoa

Hizkuntza: frantsesa

Abdellah Taia Literaktum © Abderrahim Annag

1. oharra

Gonbidapenak egunean bertan jaso ahal izango dira donostiakultura.eus-en eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera.

2. oharra

Paperezko liburuxkak jarduera hau San Jerónimo aretoan izango dela jasotzen badu ere, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango da. Jarduera honek aldibereko itzulpena izango du euskara eta gaztelaniara.

Abdellah Taiak (Maroko, 1973), frantsesez idazten duen sortzaile marokoarrak, sei eleberri idatzi ditu, horien artean Flore 2010 saria jaso zuen Le jour du roi. Karga autobiografiko handia dute Taiaren lanek zeinetan bere egia intimoa testu literario bihurtzen duen.

2006an Salbazioko armada argitaratu zuen, Marokoko tradizioa Europako kulturarekin bateratzen saiatzen den gazte baten ibilbidea, deserrotzea, eta aurrera egiteko nahia. 2013an, Abdellah Taiak, berak, zuzendu zuen izenburu bereko filma, zinema zuzendari izateko ametsa betez.

Patxi Zubizarreta idazle eta Taiaren hainbat lanen itzultzailea arituko da Abdellah Taiarekin elkarrizketan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...