Hizkuntzak
2026ko Errege Magoak
Iragandako ekitaldia
Bisitatzen gaituzten bakoitzean, Ekialdeko Erregeek jakin-min handiz zeharkatzen dute gure hiria, eta Donostiako txoko eta gune enblematikoak pixkanaka-pixkanaka ezagutzeko aprobetxatzen dute egonaldia. Aurten, ibilbide magikoan, geldialdi berezi bat egitea eskatu digute, handiak eta txikiak lehen aldiz agurtzeko: Antzoki Zaharra. Errege Magoei leku ezin hobea iruditu zaie hasteko! Beraz, goizeko 10:30ean –oso puntualak izango direla ziurtatu digute– antzokiko atera irtengo dira eta han bildutakoak agurtuko dituzte.
Ondoren, kapotarik gabeko autoz ibilaldi bat egingo dute gure hiriko auzo batzuetatik - hiriko bost puntutan geldialdiak egingo dituzte - postari errealak eta Joselontxos Txaranga lagun dituztela. Arratsaldean, 15:30etik aurrera ohiko harrera izango da udaletxeko Pleno aretoan eta kabalgata 18:00etan abiatuko da Boulevardetik.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
Orain ez dugu ekitaldirik erakusteko, agian beste une batean
