Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena
Urtero bezala, zinemaldia hainbat gai eta istoriotara hurbilduko da, besteak beste: Irango fundamentalismo islamistaren aurkako erresistentzia, Ukrainako gerra, harkien historia –Aljeriako Gerran armada frantsesaren bandoan borrokatu zuten soldadu aljeriarrena–, XX. mendeko migrazioak, Mendebaldeko Sahararen gaurkotasuna eta Errumaniako gazteriaren egoera Ceaușescuren garaian.
-
“20.000 especies de abejas” filmak inauguratuko du apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia
Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 especie de abejas (2023) filmak inauguratuko du apirilaren 21ean Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, Udaleko Giza Eskubideen arloak eta Donostia Kulturak antolatua.
-
Giza Eskubideen 20. Zinemaldiak “Carmen Castillo, Txileko erbesteratu bat” erakusketa antolatu du Okendo Kultur Etxean
Zinemaldiaren ohorezko saria apirilean jasoko duen zinemagileari eskainitako erakusketa martxoaren 2tik maiatzaren 4ra bitartean egongo da zabalik.
-
“Fadia’s Tree” filmaren proiekzioak Gipuzkoan
Amnesty Internationalak datozen asteetarako Fadia’s Tree (Sarah Beddington, 2021) film britainiarraren hainbat proiekzio antolatu ditu Gipuzkoan. Filmak Amnesty International Saria irabazi zuen joan den Giza Eskubideen 19. Zinemaldian. Dokumental bat da eta Libanon erbesteratutako emakume palestinar baten istorioa kontatzen du, egunen batean bere herrialdera bueltatzea amets duena.
-
Haur eta gazteei zuzendutako hiru film Giza Eskubideen 20. Zinemaldian
Aurten, Giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi pelikulen eskaintza luzatzen da. Pelikulen gaia lantzeko gida didaktikoak ere banatuko dira.
