Hizkuntzak
Lokaletako ikuskizunen jakinarazpena
Zertarako da prozedura hau?
Izapide edo prozedura honen helburua da establezimenduetan musika, antzerki edo barietateen ikuskizun txikiak antolatzeari bultzada ematea, beti ere, establezimenduak baimenduta duen ordutegiaren barruan eta dagozkion udal ordenantzetan ezarritako mugei men eginez.
Nork egin dezake eskaera?
Pertsona fisiko edo juridikoak edo haren legezko ordezkariak.
Nola egin behar da eskaera?
Horrelako ekitaldi bat antolatu behar duen establezimendu publikoak jakinarazpen hau bete behar du emanaldiaren data baino 15 egun lehenago. Behin jakinarazpena beteta, hori fisikoki edo telematikoki aurkeztu behar du Donostiako Udal erregistroan. Kasu batean zein bestean, derrigorrezkoa da jakinarazpenaren formulario edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.
- Jakinarazpena bete (inprimakia Adobe Acrobat Readerren bete behar da).
- Prozedura.
- Online eskaera egin Udal erregistroan.
Informazio gehiago
- 943 48 11 50
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
