Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 azaroak 1 • 23:30

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
86 minutu

The Glorious Dead pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean John Adams eta Toby Poser zuzendariaren The Glorious Dead (AEB) filmaren proiekzioa.

Ezagutzen dugu Morticia, Gómez, Miércoles, Pugsley, osaba Fétido eta amona Addams (bi “d”-rekin) baino familia zoragarri bezain ikaragarriagorik? Jakina, John, Toby Poser, Zelda eta Lulu Adamsek (“d” batekin) osatutako familia-nukleo paregabeak, musika konposatzea bururatzen zaionean, punkaz infusionatutako stoner rock modukoa, film honen soinu-bandakoa bezalakoa, H6LLB6ND6R izena hartzen du. Addamek eta Adamsek topo egiten duten eguna akabua izango da. Adamsek Addamsak filmatuko dituzte. Adamsek filmak egiten baitituzte. Familian. DIY puru-purua eta zirraragarria. Hain da zirraragarria, ezen TGD naturaz gaindiko Fargo (1996) bat bezalakoa baita Covida eta gero etorritako garaian. Orain, txorrotetatik odola ateratzen hasia denenean, eta hildakoek beren hilobietan geratu nahi dutenean. Bai, efektu bereziak kaka bat dira. Eta zer?

  • AEB
  • Zuzendaritza: John Adams, Toby Poser
  • Ekoizpena: Toby Poser / Wonder Wheel Productions
  • Gidoia: John Adams, Toby Poser
  • Argazkia: John Adams
  • Musika: H6LLB6ND6R
  • Muntaketa: John Adams
  • Aktoreak: Toby Poser, Zelda Adams, Judith Roberts, John Adams, Lulu Adams

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...