Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 azaroak 1 • 21:00

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: frantsesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
103 minutu

Sanguine pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema © ARP Sélection - Trésor Films - Windy Production

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Marion Le Corroller zuzendariaren Sanguine (Frantzia-Belgika) filmaren proiekzioa.

Noski denok garela Julia Ducournau. Noski denok garela Coralie Fargeat. Eta denok gara Grave (2016), Titane (2021), Alpha (2025) eta The Substance (2024). Nola ez ba, Marion Le Corroller hirugarrena da kuadrilla hain bikain, beldurgarri, erraietako, ausart eta arriskutsu honetan. Ohore guztiekin onartua. Baita ikara guztiekin ere. Sanguine estreinatu behar zuen lekuan estreinatu zen, Canneseko Séances de Minuiten, gauerdiko proiekzioan, non dena posible den: birus berriak, gaixotasun berriak, mutazio berriak. Eva Berria bihurtzeko (mingarria da, ohartarazten dizuet). Angeluhandiak. Ekoizpenaren diseinu ezin hotzagoa. Iluntasuna. Ospitalea. Barne-mediku iritsi berriak. Guardia amaigabeak. Ikuskatzaile ia krudela. Sexua. Odola. Burn out edo orotariko sendagile kiskaliaren sindromea.

  • Frantzia-Belgika
  • Zuzendaritza: Marion Le Corroller
  • Ekoizpena: Carole Lambert / Windy Production
  • Koprodukzioa: Alain Attal, André Logie, Gaëtan David / Trésor Films, Panache Productions, La Compagnie Cinématographique
  • Gidoia: Marion Le Corroller, Thomas Pujol
  • Argazkia: Guillaume Schiffman
  • Musika: ROB
  • Muntaketa: Jérôme Eltabet
  • Aktoreak: Mara Taquin, Karin Viard, Kim Higelin, Sami Outalbali, Stefan Crepon

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...