Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 urriak 31 • 16:30

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania
92 minutu

River pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Joshua Giuliano zuzendariaren River (AEB) filmaren proiekzioa.

Oraingoz, ohorea eta aintza bederatzi sonidistei, bai hasieran eta bai amaiera aldera, ez ditugulako hilketak ikusten. Horren ordez, sarraskiaren ondoren geratzen den agertokian, aurretik, bitartean eta ondoren gertatu zena entzuten dugu. Motordun itsasontzi batean gaude; sei metro luze eta bi metro zabal dira bere neurriak. Hiru anai-arreba, bi neska eta mutil bat. Aita hil da. Ez dugu inoiz jakingo kabroi hutsa zen ala garagardoa gustuko zuen tipo jator bat. Kontua da Carlak, Drewk eta Charliek errautsak ibaira botatzea erabaki dutela. Une jakin batean gasolinarik gabe geratzen dira. Beste une batean norbaitek norbait hiltzen du ibaiertzean. Pixka bat geroago, hiltzailea korrontean barneratzen da. Haiek ehizatu nahian. Hirurak. Izua hasi da. Luzeetara pasatu den film laburren egile arrakastatsu batek gobernatutako izua.

  • AEB
  • Zuzendaritza: Joshua Giuliano
  • Ekoizpena: Steven Schneider, Nick Antosca, Alex Hedlund / Shudder, Upgrade
  • Ekoizpen eragilea: Jeffrey Tinnell, Robert Tinnell, Matt Brodlie, Jonathan Kier
  • Gidoia: Joshua Giuliano
  • Argazkia: Nick Matthews
  • Musika: Mondo Boys
  • Muntaketa: Thom Newell
  • Aktoreak: Jane Levy, Jessica Rothe, Max Mattern, Dane Di¬Liegro, Tori Cekanski

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...