Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

2024 ekainak 29 • 19:30

Victoria Eugenia Antzokia

26 € / 20 € / 12 €

Hizkuntza: gaztelania

El padre antzezlanaren irudia

Andres, 76 urteko gizon jantzia, trufaria eta burugogorra, oroimena galtzen hasi da, baina ez du inolako laguntzarik nahi. Hala, bere alaba Anak kontratatu nahi dituen zaintzaile guztiak baztertzen ditu. Bere egoera aldakorrei zentzua ematen saiatzen den heinean, Andresek dudatan ipintzen ditu maite dituenak, baita bere adimena bera eta errealitatea ikusten duen modua ere.

Obrak eskutik heldu eta protagonistarekin lotzen du ikuslea, Andresen bidelagun izan dadin haren ahanzturan barrena. Autoreak barrutik azaltzen du istorioa, Andresek bizi duen ziurgabetasun labirintotik igarotzeko, berak ikusten edo irudikatzen duena ikusteko, bere unibertsoan gertatzen ari dena besteek ere bizi dezaten. Aitaren buruan egon. Eta bere bihotzean. Eta horrek guztiak esperientzia hunkigarria bizitzeko aukera ematen du, uneoro erne mantenduz, Andreseri gertatzen zaiona ikusleari ere gertatzen baitzaio.

Egilea: Florian Zeller. Itzulpena: Joan Sellent. Zuzendaritza: Josep Maria Mestres. Antzezleak: Josep Maria Pou, Cecilia Solaguren, Elvira Cuadrupani, Jorge Kent, Alberto Iglesias, Lara Grube. Erregidoretza eta konpainiako gerentea: Santi Celaya. Argi teknikariak: Jaime Quinteros, Jordà Porcel. Soinu teknikaria: Dani Seoane. Makinaria teknikaria: Marc Barrachina. Birako teknikari burua eta makinaria teknikaria: Albert Bolinches. Zuzendari laguntzailea: Tilda Espluga. Eszenografia laguntzailea: Cesc Colomina. Jostunak: Rosario Macias. Eszenografiaren eraikuntza: Pascualín Estructures. Marketing-a eta komunikazioa: Focus. Diseinu grafikoa: Santi&Kco. Erreportaje fotografikoa: David Ruano.

 

 

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...