Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia

api. 25 - api. 26 2024 • 19:30

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: euskara

Kortxoaren dilema antzezlanaren irudia

Endredozko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.

Irakaslea (70 urte) Etika eta Filosofia Politikako katedratiko jubilatua da, ezkerraren erreferente intelektuala: iberiar Noam Chomsky bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion erradioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, zergak behar bezala ez ordaintzeko trikimailua dela salatu dute. Hauen buru, irakasle zaharra. Orain denek galdetzen diote zer egingo duen, bere printzipioekiko leiala izan ala prakak jaitsi. Gaur, bere erabakia publikoki azaldu behar duen unean, ikasle bat (60 urte) agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator. 

Egilea: Patxo Telleria. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Eszenografiaren diseinua: Fernando Bernués. Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez. Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia. Jantziak: Ana Turrillas. Soinu espazioa: Adrian Garcia de los Ojos. Eszenografia: Raul Arraiza. Argiztapena eta soinua: David Rodriguez, Borja Arbaiza. Kartelaren diseinua: Paradox. Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia. Kolaboratzailea: Bilboko Arriaga antzokia.

Informazio gehiago: Tartean Teatroa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...