Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

25 €

Israel Fernández (cantea), Diego del Morao (gitarra), Ané Carrasco (perkusioa, teklatuak), Pirulo (palmak), Marcos Carpio (palmak)

Israel Fernández flamenko-kantaria Donostiara dator bere diskografian zehar ibilbide bikain bat eskaintzera. Bere kantuan uztartu egiten dira flamenko tradizionalaren ondarerik puruena eta garaikidetasuna eta transgresioa, artista toledoarra generoan gailentzera eraman duten ezaugarriak.

Gau zoragarri honetan, Israel Fernándezek, genero honen gaurkotasuna ulertzeko ahots ukaezinak, bere errepertorioaren zati handi bat zeharkatuko du, Pura sangre bere azken diskoa tartean dela: artistaren albumik intimoena, biltzen dituen letra eta melodietako bakoitzaren benetakotasuna eta maisutasuna erakusten dituena.

Berriki, David Pérez Marín kritikariak honako hau idatzi zuen Mondosonororako: "Israel Fernández, purutasun menderaezina eta flamenkoaren ikono berria eta eztabaidaezina. Ez galdu hari entzuteko aukera, legenda bihurtuko baita egunen batean, eta behin eta berriro aipatuko duzue, pozarren, haren zuzeneko batean egon zinetela".

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...