Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Doka Kafe Antzokiaren eskutik

2024 maiatzak 12 • 19:00

Antzoki Zaharra

20 €

Hizkuntza: gaztelania

David Suárez

David Suárezek publiko guztiarentzat egokia ez den ordubeteko umorea eskaintzen du. Galiziar komikoak bere pentsamendu ilunenetan barrena bidaia bat proposatzen digu, non bere polemikez, sexuaz, epaiez eta zahartzeaz hitz egiten duen. Hausnarketa eta deserosotasuna dira bere stand uparen gakoak. Ikuskizuna "Espainiako umore beltzeko show-rik ospetsuena" modura aurkezten du.

Talentu gaztea, aktore eta gidoilari ezaguna. 2013an Vincent Finch: diario de un ego webseriea estreinatu zuen, zeinekin hamar milioi bistaratze erdietsi eta aktore onenaren eta online eduki onenaren sariak lortu zituen webserieen Espainiako jaialdian eta Carballo interplay-en.

Espainian egin zuen lehen bira Tanta tolerancia me está ofendiendo ikuskizunarekin izan zen. Ikuskizunarekin arrakasta handia lortu zuenez 2.0 La misma mierda por última vez show-a burutu zuen.

Sare sozialak izan dira beti bere bidea, non istorio gogoangarriak biralizatzea lortu duen. Haiekin umore beltzeko edukia sortzen du, inor axolagabe uzten ez duena.

Adina: +18 urte

Antolatzailea

DOKA Kafe Antzokia

Laguntzailea

Donostia Kultura

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...