Hizkuntzak
Herenegun + Mugan + Indabe + Ithaka Doka Kafe Antzokiaren eskutik
Oharra
Sarrerak www.doka.eus webgunean soilik izango dira salgai.
Aitor Landa (bateria), Joseba Alonso (saxofoia), Oier Apaolaza (tronboia), Iker Goñi (tronpeta), Asier Gomez (trikitia), Danel Mitxelena (gitarra), Telmo Uranga (baxua), Xabier Lizarrondo (ahotsa) eta Jon Xabier Oiartzabal (ahotsa eta gitarra).
Herenegun Donostiako Antigua auzoan jaiotako musika taldea da. 9 taldekidez osaturik, ska, reggae eta rock erritmoak nahasten ditu, abesti alai eta dantzagarriak eginez. Beraz, umore ona eta festa du oinarri, disfrutatu eta disfrutarazteko asmoz.
Pablo Zurutuza, Joseba Pastor, Enara Rodriguez, Markos Murua, Eneritz Genua eta Ander Murua.
Mugan bigarren diskoa aurkezten ari da, Aurrera ez den alde batera (2023) izenekoa. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa batean ardazten da. Kanten arteko lotura gisa, narrazio bat sortu dute. Aseezina izateak noiz behinka birbideratzeko beharra dakar. Eta bide horretan, frustrazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du.
Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua).
2023an argitaratu berri duten biluzten diskoan, post-punk, alt-rock, stoner edo postrock bezalako soinuak aurkitu daitezke. Energiaz betetako baxu eta bateria riff-ak, gitarra melodiko eta malenkoniatsuez babestuak.Gazte baten garapen pertsonalean oinarrituriko hitzak diskoa esperientzi paregabe bat bihurtzen dute. 2022an gaztea maketa leihaketako ikus- entzuleen saria irabazi zuen talde Gipuzkoarrak. 2023an aldiz, Bilboko Villasound talde gazteen leihaketa.
Uxue (gitarra), Nora (gitarra), Amaia (baxua) eta Peru (bateria).
Donostiako Antigua auzoan sortutako banda. Elkarrekin musika egiteko gogoa zuten hiru neskez osatutakoa hasiera batean, 2021ean laukote bihurtu zen.
Antolatzailea
Laguntzailea