Web mapa
Hizkuntzak
Azaroa 2022 - Euskara
15 € Erosi

Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak argitaratutako liburu hau Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Zikloak, joan den urtarriletik abendura arte, Donostia Zinemaldiaren 70 urteak errepasatzen ditu, programaziotik igarotako film gailen batzuen proiekzioarekin.

Zinema festa bat da

Miramar jauregia festa berezi baterako prestatzen ari da. Ez alferrik, Zinemaldia bere 70. urteurrena ospatzen ari da. Gonbidatu berezi samarrak bildu dira gaurko honetan, ordea. Bi ezaugarri dute denek komunean: Donostia Saria jaso izan dute inoiz eta hilda daude egun.

Lauren Bacall inoiz baino eleganteagoa agertuko da, Gregory Peckek lanak izango ditu egoera ulertzen, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnès Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek anfitrioi lanak hartuko ditu bere gain. Gaua sorpresez, ika-mikez, mozkorraldiz eta oroitzapenez beteko da. Azkenean denok ados jarriko dira: zinema festa bat da, eta ospatu beharra dago.

Katixa Agirre

15 €
Erosi