Hizkuntzak
Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoa bildumetan
Fundación Mapfre-ren bildumako marrazki sorta bat biltzen du Modernitatea marraztu (1864-1968). Marrazkiak Fundación Mapfre eta San Telmo Museoa bildumetan erakusketak. Mariano Fortuny, Joaquín Sorolla, Maruja Mallo edo Pablo Picasso bezalako egileak, nazioarteko esparruan lan egin zutenak eta Edgar Degas, Auguste Rodin edo Egon Schiele bezalako maisuen lanak ezagutu zituztenak. Horiei guztiei San Telmoren bildumako lanak gehituko zaizkie: Ignacio Zuloaga, Mari Puri Herrero, Aurelio Arteta, María Paz Jiménez...
Marrazkia arterik biluzi eta isilenetakoa da; bereziki gertu dago inkontzientearen bulkada eta aldarteetatik, eta, horregatik, arte bereziki purua eta primitiboa da. Era berean, marrazkiak guztiz hauskorrak dira, argiak eragiten die, eta kontuz manipulatu behar dira; ondorioz, zaila da marrazkiak gordetzea eta bildumatzea, zaila da marrazkiak erakustea. Erakusketako marrazki-bildumari erreparatzea aparteko esperientzia intimoa da.
Erakusketaren komisarioa eta aldizkari-katalogo honen testuaren egilea: Leyre Bozal Chamorro.
