Web mapa
Hizkuntzak

Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian erakusketaren katalogoa, 2023ko ekainaren 17tik urriaren 15era ikusgai egondakoa San Telmo Museoan.

Ekaina 2023
Margotzeko bidaiatu. Sorolla Donostian katalogoaren azaleko irudiaren xehetasuna Agortuta
El rompeolas, San Sebastián, San Sebastián, 1917-1918 (xehetasuna / detalle). Museo Sorolla, n.º inv. 1178

Joaquín Sorolla hil zeneko mendeurrena ospatzeko ekintzen barruan antolatutako erakusketa da hau. Valentziako margolari handiaren artelanak egin ziren lekuetan erakusteko, Museo Sorollak eta Museo Sorolla Fundazioak Sorolla. Margotzeko bidaiatu izeneko zenbait erakusketa programatu dituzte. Donostiako erakusketa, San Telmo Museoarekin elkarlanean antolatutakoa, proiektu honetako lehena izan da. Erakusketaren helburua da obrak sortu ziren leku berean ikusi ahal izatea museoaren funtsekin batera. Bidenabar, hogeita hamar urtez, tarteka, udak Donostian igarotzen zituen artista omentzea ere bada asmoa.

Katalogoko testuak: Acacia Sánchez Martínez, komisarioa eta Museo Sorollako museo teknikaria.