Hizkuntzak
Luis Buñuel
Joxean Fernández Filmategiko zuzendariak eta Jesús Angulo kritikariak koordinatu dute 300 orrialde inguru dituen argitalpena. Maisulan ugari zuzendu zituen Aragoiko jenioa ondo ezagutzen duten adituen 18 artikulu ditu argitalpenak. Helburua Buñuelen inguruko ikuspegi ugari eskaintzea izan da, baita akademia-munduaren zein oro har zinemazaleen interesa piztea ere.
Askoren iritziz, Espainiako zinemaren historiako zuzendari onena da Buñuel, Angulok eta Fernándezek liburuaren sarreran aipatu dutenez. Artista “aske eta erostezina” izateaz gain, bere “ezohiko originaltasuna” nabarmendu eta “moralismo eta dogmatismoetatik urrun” lan egin zuela gogoratu dute. "Buñuelen lana uharte bat da, zaila da etiketatzea, baina paradoxikoki, erraz igar daiteke", gaineratu dute koordinatzaileek. Argitalpena aurki egongo da salgai liburu dendetan eta Tabakalerako bonua erosten dutenek doan eskuratzea izango dute.
Carlos Saura zuzendariak, Buñuelen ikasle onenetakoak, bi ekarpen egin dizkio argitalpenari: alde batetik, berea da liburuaren azaleko argazkia –Buñuel albora begira agertzen da Toledon ateratako irudian–, eta bestetik, hitzaurrea sinatu du, 1983 hil ondoren maisuari omenaldi gisa eskaini zion argitaratu gabeko gutuna.