Web mapa
Hizkuntzak

Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bilduma erakusketaren katalogoa. Erakusketak San Telmo Museoaren Galarza fondoaren irudi aukeraketa bat erakusten du, hiriaren bilakaera islatzen duena.

Urria 2024
25 € Eskatu
Donostiaren oroigarri. Galarza argazki bildumako argazki bat
Haurrak Errege Klub Nautikoko terrazan (1921 inguruan)

Erakusketa gaika edo panoramaka egituratzen da, eta irudien izaera dokumentala azpimarratzen da, hiriaren bilakaera ezagutzeko bitarteko gisa. Groseko zabalgune berria, Urumea ibaia bideratzea eta Maria Kristina eta Kursaaleko zubi berriak eraikitzea, Amarako zabalgunea eta Antiguako auzo berria, Ulia eta Igeldoko jolas-parkea, Kontxako hondartzaren eta Alderdi Ederreko lorategien irudi berria eta abar agertzen dira begien aurrean, etengabe berritzen ari den hiri erakargarri eta kosmopolita bat erakutsiz.

Lola Horcajok eta Juan José Fernández Beobidek egin dituzte komisario lanak.

25 €
Eskatu