Web mapa
Hizkuntzak
Azaroa 2025 - Euskara
15 € Erosi

Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak Dena egiteke dago, zinema tirokatu liburu kolektiboa aurkeztuko dute, Iratxe Fresnedak koordinatua, Nosferatu Bildumaren XIII. zenbakia.

Liburua Iratxe Fresnedak koordinatu du, eta bertan idatzi dute, Fresnedaz gain, Tania Arriaga Azkaratek, Aitor Arruzak, Maitane Hernandez Eyheramonhok, Gentzane Martinez de Osabak, Olatz Ovejero Alfonsok eta Elisa Villota Sadabak.

Iratxe Fresnedaren hitzetan:

Liburu honek fenomeno zinematografikoa aztertzen duten gai gakoen bilduma bat eskaintzen du, hiru ardatz nagusitan banatuta: sorkuntza, errepresentazioa eta bide berriak. Ardatz horien bitartez, ohiko film komertzialetatik aldendu eta zinemaren industria tradizionaletik kanpo sortzen diren sormen eta errepresentazio ikuspegien aniztasuna esploratuko da.

Aspaldi hasi ziren emakumeak eta industriako zinematografien barruan sartzen ez diren beste kolektibo batzuk zinearen historia propioa idazten. Zinemak errealitatearen ikuspegiak sortzen ditu, eta horiek, noizean behin, ezarritako eskema narratibo eta formaletatik ihes egiten dute. Aztertuko ditugun kasuetan, eskapada hori ez da soilik narratiba zinematografiko nagusitik urruntzean oinarritzen, une historiko bakoitzean atxikita dauden gizarteen kontakizun hegemonikoetatik ere urruntzean baizik.

15 €
Erosi