Hizkuntzak
Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970
Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketaren katalogoa. San Telmo Museoan produzitua eta Maria Bolañosek komisariatua. 2024ko ekainaren 8tik irailaren 29ra.
Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren testuinguruan kokatuta, erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkezten du bere garaiko kultura artistikoaren esparru zabalean, bere lehen hamarkadetan zentratuz, 1950 eta 1970 bitartean, eskultoreak bere ideal estetikoak eta bere iruditeria plastikoa definitzen dituenean.
Xede horrekin, hainbat diziplinatako 100 artelanetik gora bildu ditu San Telmo Museoak. Multzo horretan tartea egin zaie antzerki esperimentalari, argazkilaritzari, dantzari, zinemari eta modari, besteak beste.