Hizkuntzak
Barreiatutako paisaiak
Barreiatutako paisaiak. Gerardo D'Abrairaren industria marrazkiak erakusketaren katalogoa. Erakusketak orain arte ia ezezaguna zen Gerardo D'Abraira euskal marrazkigilearen (Begoña, 1904 – Getxo, 1964) obraren zati bat erakusten du. XX. mendeko 40, 50 eta 60ko hamarkadetan Euskal Herriko industriaren indarra bisualki azaltzen aritu zen D’Abraira, paperezko euskarri handien gainean tintaz, akuarelaz eta gouachez egindako airetiko bista ikusgarrien bidez.
Erakusketa hau lehenago La Encartada Fabrika-Museoan egondakoan du abiapuntua. Horregatik San Telmok han osatutako katalogoa berrargitaratu du eta Gipuzkoako fabriken marrazkiak biltzen dituen liburuxka osatu du: Ikusizko komunikazioaren gertakari ahaztua Gipuzkoako industrian. Biak elkarrekin daude salgai.
Erakusketaren komisarioa eta katalogoko testuaren egilea: Javier González de Durana
