Hizkuntzak
Zaharra eta gurea. Antzoki Zaharra eta haren historia
Zaharra eta gurea. Antzoki Zaharra eta haren historia liburuak Donostiako antzokirik zaharrenaren ibilbidea jasotzen du 1845ean inauguratu zenetik gaur egunera arte. San Telmo Museoak argitaratu du eta Mikel G. Gurpeguik idatzi.
Argitalpena 2022an hasitako ikerketa lan baten emaitza da. Urte hartan San Telmo Museoak Amable Arias (1927-1984) artistaren Antzoki Zaharra seriearen mailegua jaso zuen haren bikotekide Maru Rizoren eskutik eta hor agerian geratzen zen artistak kulturgune honekin zuen harremana (bere amak antzokiko arropazaindegian egiten zuen lan eta ordu asko pasa zituen hor umetan).
Proiektua liburu honen argitalpenarekin amaitu da, eraikinaren inguruko begirada zabalduz eta hiriko kulturaren historian izan duen lekua aitortuz. Lan hau egiteko Mikel G. Gurpegui artxibo, hemeroteka eta argazki funtsetan aritu da lanean eta horrekin osatu du Donostiako Kale Nagusian dagoen Antzoki Zaharraren historia. Emaitza eraikin baten eboluzioan zehar egindako ibilbide dokumentatua da, 1845an zabaldu zenetik eraldaketa arkitektonikoak izan dituena eta hiriko bizitza kulturalaren agertoki izan dena.
