Hizkuntzak
Amable Arias banbalinetan
Amable Arias banbalinetan erakusketaren katalogoa, 2023ko otsailaren 17tik maiatzaren 28ra ikusgai egondakoa San Telmo Museoan.

Mikel Lertxundi Galiana komisario duela, erakusketak artistak 1955 eta 1959 artean egindako Antzoki Zaharra marrazki eta akuarela seriea aurkezten ditu eta unibertso hura ezagutzeko multzo bikaina osatzen dute.
Serie hau —Maru Rizok 2022an San Telmo Museoari dohaintzan emana— fundazionaltzat har daiteke Amable Ariasen obran. Akuarela eta marrazki sorta horretan, hastapenetakoa oraindik, behatzeko ahalmen aparta garatu zuen artistak, ingurune ezohiko batean garatu ere: joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako antzerki ibiltariaren esparruan, hain zuzen.
Katalogoko testuak: Mikel Lertxundi Galiana, Maru Rizo, Mikel G. Gurpegui, Espido Freire, Antonio C. Hernández.