Web mapa
Hizkuntzak

Nekane Arambururen 90 berriak entsegu erakusketaren katalogoa. Erakusketa hurbilketa bat izan zen 1990eko hamarkadan (gehi urte batzuk lehenago eta ondoren) lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara. San Telmo Museoan, 2023ko martxoaren 4tik ekainaren 4ra.

Martxoa 2023
12 € Eskatu

 Nekane Arambururen 90 berriak entsegu erakusketa 80ko hamarkadaren azken urteetan, 90eko hamarkadakoetan eta milurteko berriaren hasierakoetan lan egin zuten hainbat kolektibo artistikotara egindako hurbilketa da, beren energiak konpromiso sozial, politiko, intelektual, feminista eta ekologistetatik abiatuta ikuspegi alternatibo, periferiko eta mugaz gaindikoekin batu zituzten kolektibo horiei buruzkoa. Kultura-ekosistema hura zaintzen eta transmititzen lagundu nahi du erakusketak hainbat ekimen eta guneren espiritua jasoz. Haietako batzuk oraindik ere jardunean daude nazioartean edo gure artean, hala nola, El Gallinero, Zelai Azpi, Zapatari, Arteleku, La Fiambrera, Las Chamas edo Consonni.

12 €
Eskatu