Web mapa
Hizkuntzak
Musika Musika

Iragandako ekitaldia

Victoria Eugenia Antzokia

28 €

Christina Rosenvinge © Pablo Zamora

Christina Rosenvinge (ahotsa, gitarra), Irene Novoa (teklatuak, baxua, koruak), Amaia Miranda (gitarrak, koruak), Xerach Peñate (bateria, koruak)

Christina Rosenvingek Los versos sáficos aurkeztuko du zuzeneko honetan. Safo antzerki proiekturako konposatu zituen kantuak biltzen dituen album honetan, Rosenvingek poeta greko gailenaren bertsoak berrinterpretatzen ditu pop garaikidearen ikuspegitik, Mediterraneoko tradiziotik elektronikora doazen soinuekin.

Safo bere garaian oso ospetsua izan bazen ere, gaurdaino bere obraren erakusgarri txiki bat besterik ez da iritsi. Poema oso bat, osatu gabeko batzuk, eta bertso eta hitz solteak. Rosenvingek material horrekin jolastu eta Afroditaren ereserkia moldatu du, estrofa safikoa mantenduz, eta bertsoekin eta pasarteekin jolastu du beste zortzi kantutan; batzuk jatorrizkoarekiko oso leialak, eta beste batzuk bere bertsoekin konbinatuak, Lesbos uhartean K.a. VII. mendean sortutako eta mendeetan zehar poeta eta artista ugarirengan eragina izan duen espiritu hedonista eta hezigaitza ospatzeko eta berritzeko asmoz.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...