Hizkuntzak
Bloody Tennis 2026
2026 azaroak 2 • 19:30
7,50 €
Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
95 minutu
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Nikias Chryssos zuzendariaren Bloody Tennis (Alemania) filmaren proiekzioa.
Gustatu egiten zaigu tenisa. Hiltzerainoko finalak, Wimbledon helmugatzat. Gustatu egiten zaigu tenisa zineman. Strangers on a Trainetik (1951). Gustatzen zaigu autore zinemaldi batek (Locarno) horrelako zerbait aukeratzea, Nikias Chryssos zuzendariaren hirugarren film luzea; bere Der Bunker (2015) Berlinalen egon zen. Gustatu egiten zaizkigu entrenamendu eremu sekretuak, edozein begiradatatik aparte. Gustatu egiten zaigu kanibalismoa. Eta ez, ez zaigu axola erraketaren sokak katuaren hesteekin eginak egotea (behiarenak harparenak izaten ziren, ardiarenak lautearenak). Edo beste ugaztunen batenak... hankabikoak. Gustatu egiten zaizkigu Kanaria Handian filmatutako nazka, odola eta heriotza filmak. Gustatu egiten zaigu, eta zenbat, Elina Löwensohn instruktorearen rola antzezten duen aktoreak hain ondo jakitea zer den Fantastikoa, Mandicoren She Is Conanen (2023) egon baitzen.
- Alemania
- Zuzendaritza: Nikias Chryssos
- Ekoizpena: Jonas Katzenstein, Maximilian Leo / augenschein Filmproduktion
- Koprodukzioa: Port au Prince Film & Kultur Produktion, ZDF
- Gidoia: Nikias Chryssos
- Argazkia: Constantin Campean
- Musika: Jim Williams
- Muntaketa: Anselm Koneffke
- Aktoreak: Sandra Guldberg Kampp, Elina Löwensohn, Lily Taïeb, Zlatko Burić, Tracy Gotoas
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...
-
Encuentro con Stéphane Levallois Diseñando monstruos para la pantalla
urriak 27
Pentsamendua eta gogoeta
