Web mapa
Hizkuntzak
Zinema Zinema Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

2026 urriak 31 • 19:30

Antzoki Zaharra

7,50 €

Hizkuntza: ingelesa
Azpitituluak: gaztelania, euskara
97 minutu

Black Sheeps pelikulako irudi bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Jonathan King zuzendariaren Black Sheeps (Zeelanda Berria) filmaren proiekzioa.

Ikusten duzue S hitza Zeelanda Berriko film honen izenburuaren bigarren hitzean? Bai? Ba asko dakizue jakin beharrekoaz. “Pluralaren” S. Plural-pluralarena, zeren eta emanaldi honetan 2006ko izenburu bereko (S gabe) hasierakoan baino ardi gehiago baitago. Askoz gehiago. Denak kutsatuta. Denak izugarriak. Denak haragijaleak. Izan ere, patogenoa barreiatu zen herri txikiko gizakiak ere etologoek Ovis orientalis aries deitzen dutena bihurtzen hasi dira. Eta ahariren bat ere dabil aske. Eta artzain bat. Eta herritarren batzuk, arkumearen ama gurtzen hasitakoak. Eta higiezinen sustatzaile bat. Eta antidotoa deskubritzen duen zientzialari bat. Eta ardi erraldoi bat, adarrez eta lianaz egina. Troiako zaldia? Ez, hobeto esanda sakrifizioko totema. “Zumezko gizon” hura bezala.

  • Zeelanda Berria
  • Zuzendaritza: Jonathan King
  • Ekoizpena: Jonathan King, Matthew Grainger, James Partridge / Index Pictures, Terror-Fi Films, Humongous Films, All World Entertainment, WTFilms, New Zealand Film Commission
  • Gidoia: Jonathan King
  • Argazkia: Matthew Henley
  • Musika: Victoria Kelly
  • Muntaketa: Doug Dillaman
  • Aktoreak: Tabatha Killick, Joe Witkowski, Nathan Meister, Ian Harcourt, Kathy McRae

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...