Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia 35. Gazteen Antzerki Topaketa

2024 ekainak 14 • 19:00

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz)

3 €

Hizkuntza: gaztelania
90 minutu

Trikiñuela Antzerki Taldea

Dorotea ederrak, 1963ko urriaren 25eko gauean Madrilgo Teatro de la Comedian estreinatutako bi ekitaldiko komediak, Espainiako iparraldeko herri batera daramatza entzuleak 1900. urtearen hasieran.

Aldaketa sozialen garai horretan, Dorotearen inguruan garatzen da istorioa, herriko jauntxoaren alaba eta egindako bidaiengatik bizimodu ezberdinak bizi izan dituen emakumea dena. Dorotea maitemintzen den bakoitzean arazoak sortzen dira , herriaren zurrumurruek iradokitzen baitute bere ezkongaiek euren aberastasuna baino ez dutela bilatzen.
Poesia eta umorea uztartzen trebea den Miguel Mihura antzerkigileak, herri-esamesei eta txutxu-mutxuei kritika zorrotz eta dibertigarria egiteko erabiltzen du obra hau, XX. mendeko lehen urteetako Espainiako gizartearen erretratu umoretsu eta zehatza eskainita.

Egilea: Miguel Mihura. Zuzendaria: Raquel Olmos. Antzezleak: Naroa Casas, Lucía Losada, Salome Abzianidze, Lide Márquez, Hanya Banora, Joane Fuldain, Jesús Marauri, Aitor Pérez eta Aitor Arenas.

Informazio gehiago: @DssGazteria eta 35. Gazteen Antzerki Topaketa

Antolatzailea

Donostia Gazteria

Laguntzailea

Donostia Kultura, Kutxa Fundazioa

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...