Web mapa
Hizkuntzak
Antzerkia Antzerkia Aldaketak

Iragandako ekitaldia

Antzoki Zaharra

22 € / 16 €

Hizkuntza: euskara
60 minutu

43º13'44''N ikuskizuneko irudia

Oharra

Ekainaren 1eko oharra: ekainaren 12ko funtzioa bertan behera geratu da

Olatz Gorrotxategiren 43º13’44"N pertsona bakarreko antzezlana da, hitzaldi performatibo bat, hainbat dokumenturen bidez protagonistaren osaba zahar Domingo Gangoitiren bizitza kontatzen duena. Egileak familiaren memorian eta memoria kolektiboan egindako bilaketaren emaitza da ikuskizuna. Beste leku baterako bidean aurkitutako istorioa da, non irudimenaren mekanismoek, memoriarenek ez bezala, hutsuneak betetzea lortzen duten. Egin ezin izan genituen argazkiak dira, hartu ezin izan genituen itsasontziak, edo inoiz atera ezin izan genituen balak. Koaderno bitakora bat, performance eta dokumentu-antzezlan erakoa. 

Pieza euskaraz antzezten da, baina gaztelaniazko lekukotasunak ditu.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Olatz Gorrotxategi. Interpreteak: Juan Gangoiti, Olatz Gorrotxategi. Kamara eta bideo edizioa: Indi Costa. Testigantzak: Adolfo Pastor, Angels Berengueres, Carlos Hernández, Francisco Hernando, José Antonio Naves, José Luis Muriel, Julián de la Morena, Kepa Solís, Liliana Aceves, Mireia Arangoitia, Pilar Muñoz, Xabier Roig. Banaketa: Solobe Art- Dinora Mega.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...