Hizkuntzak
XXXVII Bideoaldia: ekainaren 20an Antzoki Zaharrean
2025 ekainak 16 • 12:15
Bideoaldiaren 37. edizioa Antzoki Zaharrean egingo da ekainaren 20ko arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan 17:00etatik 19:00etara.
Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako ikus-entzunezko eremuan espezializatutako zentroa den aldetik, ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkezten ditu urtero. 37 urte dira bideo espezializazioa (Larrotxene Bideo) martxan jarri zela Intxaurrondo auzoan eta dagoeneko 600 produkzio baino gehiago ekoitzi dira eta ehunka koprodukzioetan parte hartu du.
Azpimarratzekoa ere ekainaren 27an Intxaurrondo Kultur Etxean egingo den Hitz eta Pitch pitching saioa.
Informazio gehiago beheko loturetan:
