Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2022 ekainak 21 • 9:00

Bideoaldiaren 34. edizioa Antzoki Zaharrean egingo da ekainaren 24ko arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan (11:30-13:30 / 17:00-19:00).

Larrotxene Kultur Etxeak, Donostia Kulturako ikus-entzunezko eremuan espezializatutako zentroa den aldetik, ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkezten ditu urtero.

34 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa (Larrotxene Bideo) martxan jarri zela Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxean eta dagoeneko 500 produkzio baino gehiago ekoitzi dira eta ehunka koprodukzioetan parte hartu da.

Kontaktua Kultur Ekintza