Hizkuntzak
Urrian jarraituko du “Klasikoak, modernoak eta bitxiak” Nosferatu zikloak
O Prentsa-oharra
2025 urriak 6 • 9:15
Urriaren 8an jarraituko du Tabakaleran, Nosferatu programazioaren barruan, Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloak. Hirugarren hiruhileko honetako lehen filma Salaam Bombay! (1988) izango da, Mira Nair zinemagile indiarrak zuzendua.
Zikloaren hirugarren eta azken hiruhilekoan, atzera begirako honetako beste hamar film proiektatuko dira, besteak beste, Jane Campion, Kathryn Bigelow, Isabel Coixet, Naomi Kawase eta Lucrecia Martel zinemagileek zuzenduak. Ohi bezala, sarrerak hilero jarriko dira salgai Tabakaleraren webgunean, aurreko hilaren 15etik aurrera.
