Web mapa
Hizkuntzak
O Prentsa-oharra

2024 otsailak 20 • 12:00

Bihar, otsailak 21, 11:30ean, martxoan Intxaurrondo Kultur Etxean izango diren bi jarduera berezien sarrerak eskuragai jarriko dira.

Alde batetik, Intxaurrondoko Emakumeen XXXVI. Astearen baitan Olatz Salvadoren kontzertua izango dugu martxoaren 9an, iluntzeko 20:00etan. Gonbidapenak eskuratu behar dira Donostia Kulturaren webgunean aretora sartzeko.

Bestalde, Plazara Goaz Euskara Batzordea eta Donostia Kulturaren eskutik Korrika Kulturala programa barruan Joseba Tapia eta Koldo Izagirrek egingo duten Maitasuna helduko da saio berezirako sarrerak salgai jarriko dira, 5 euroren truke. Kontzertua martxoaren 15ean izango da, 19:30ean.

Informazio gehiago beheko esteketan:

Kontaktua Kultur Ekintza