Hizkuntzak
Poltsiko Antzerkia: XXXV. edizioaren balantzea eta Sorkuntza proiektu deialdia
O Prentsa-oharra
2026 maiatzak 26 • 13:00
Poltsiko Antzerkiaren 35. Jaialdiaren balantze ezin hobea egin dute Donostiako kultur etxeek, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, 1.900 lagun baino gehiago gerturatu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz eta musikaz gozatzera maiatzaren 7tik 24ra.
Bestalde, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 13an amaituko da.
Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.
Informazio guztia beheko loturetan:
- Poltsiko Antzerkia balantzea eta Poltsiko Sorkuntza: oharra, hainbat argazkia eta abar (Dropbox karpeta).
- Poltsiko Antzerkia Sorkuntzaren XVI. proiektu deialdia (albistea).
- 2026eko Poltsiko Antzerki jaialdia (albuma Flickr-en). Argazkiek honako aipamena behar dute: "Josu Artola Donostia Kulturarentzat". Creative Commons lizentzia dute, aitortu-berdin partekatu.
