Hizkuntzak
Poltsiko Antzerkia: XXXIV. edizioaren balantzea eta Sorkuntza proiektu deialdia
O Prentsa-oharra
2025 maiatzak 26 • 13:30
Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 34. jaialdiaren balantze bikaina egin dute, bai hiritarren erantzunagatik, bai antolakuntzari dagokionez. Aurten, batez beste, 2.332 lagun bertaratu dira antzerkiaz, umoreaz, magiaz, musikaz eta kabaretaz gozatzera maiatzaren 8tik 25era.
Bestalde, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVI. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 14an amaituko da.
Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz.
Informazio guztia beheko loturetan:
- Poltsiko Antzerkia balantzea eta Poltsiko Sorkuntza: oharra, hainbat argazkia eta abar (Dropbox karpeta).
- Poltsiko Antzerkia Sorkuntzaren XVI. proiektu deialdia (albistea).
- 2025eko Poltsiko Antzerki jaialdia (albuma Flickr-en). Argazkiek honako aipamena behar dute: "Iñaki Rubio Donostia Kulturarentzat". Creative Commons lizentzia dute, aitortu-berdin partekatu.
