Hizkuntzak
Donostiako Poesialdia, martxoaren 10etik 18ra
O Prentsa-oharra
2026 martxoak 2 • 14:00
Donostiako Poesialdiaren zortzigarren edizioa martxoaren 10etik 18ra egingo da Ernest Lluch Kultur Etxean, San Telmo Museoan eta Liburutegi Nagusian.
Martxoaren erdialdean poesiaren inguruko ikuskizunak, errezitalak eta solasaldiak antolatu dira hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Marta Sanz, Jokin Lasa, Kaki Arkarazo, Pello Ramirez, Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga eta Alejandra Martínez de Miguel, besteak beste. Lauaxetari buruzko erakusketa bat ere izango da.
Informazio gehiago beheko loturetan:
- 2026ko Poesialdia: materiala (Dropbox).
- Martxoaren 10etik 18ra Poesialdia Donostian (albistea)
