Hizkuntzak
Poesia eta Pentsamendua: Victoria Eugenia Club. Ekainak 9
2025 ekainak 2 • 8:00
Poesia eta Pentsamendua programak 18. edizioa beteko du aurten Victoria Eugenia Cluben. Ekitaldia ekainaren 9an izango da, 19:00etan.
Musikaz lagundutako poesia errezital eleaniztunean parte hartuko dute Chus Pato, Sara Uribe-Etxeberria, Iker Aranberri Sarasua, Nadia Fabo eta Oihane Jaka poetek. Ekitaldiak Jon Makuso biolinistaren laguntza izango du. Imanol Larrinaga margolari durangarrarena da kartelaren irudia.
Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, goizeko 11:30etik aurrera. Gehienez, 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
2008. urtean, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik hasiera eman zioten denbora tarte honetan poeta ugari gonbidatu dituen egitasmo honi.
Informazio gehiago beheko loturan:
- Poesia eta Pentsamendua: materiala (Dropbox).
